Kanariar Uharteei buruz pentsatzen dugunean denen burura etortzen den hitz bat dago, eta hitz
hori inongo zalantzarik gabe EGUZKIA da. Zerbait hain sinplea eta aldi berean hain indartsua,
non mundu osoko bisitari mordoa erakarri dituen uharte hauetara Antzinate klasikotik.
Ez da kasualitatea. Ozeano Atlantikoaren erdian kokatutako jatorri bolkanikoko artxipelago honek
gure herrialdeko helmuga turistikorik ezagunenetako bat bihurtzen duten baldintza klimatikoak
ditu.
Abuztuan 28 ºC-ko eta neguan 22 ºC-ko bataz bestekoarekin, bere klima subtropikalak, tenperatura
leun eta egonkorrekin, eta euri gutxiko zeru garbiek, ordu ugariko argiaz gozatzeko aukera
ematen dute eta gainera soilik kamiseta jantzita egin daiteke praktikoki urteko egun guztietan.
Gure gorputza eta aldartea indartzen dituen D bitaminaren dosi gehigarria oso onuragarria da,
ikerketa ezberdinek erakusten duten moduan.
Klima atsegin horrek aniztasun biologiko handirako bidea ematen du, zeina natura basatiaren
zaleek gozatu ahal izango duten. % 40ko babestutako espazioarekin, Kanariar Uharteek ausartenek
ezagutzeko izugarrizko paisaia eskaintzen dute, barnean hartuz, besteak beste, sumendiak,
basoak, ur-jauziak, itsaslabarrak eta hareazko dunak.