how to make a site for free

Mallorca, Mediterraneoko kontrasteen eta paisaien agertokia

Zure oporretarako Mallorka aukeratu baldin baduzu, prestatu zaitez zure esperientziarik osoena bizitzeko. Natura, kirola, hondartzak, kultura, tradizioa, gastronomia, erosketak, arte eszenikoak, xarma duten herriak, bikotearekin gozatzeko urrutiko txokoak, familientzako aisialdiko eskaintzarik dibertigarriena... Eta guztia lehen pertsonan miretsi behar den edertasun handiko inguru batean. Mallorkak asko du eskaintzeko.

Helmuga praktikoa, iristeko modua eta segurua da. Hemen guztientzako lasaitasuna eta entretenimendua aurkituko duzue: hondartzak eta kalak, basoak eta mendiak, gazteluak eta gotorlekuak... Horri aisialdiko eskaintza ezin konpletoago bat gehitzen diogu: ur-parkeak, parke tematikoak, zooak, akuarioak... Horrez gain, hotel askok umeentzako azpiegiturak eta zerbitzuak dituzte. Denerako helmuga bat... Aspertzeko izan ezik!

Balear uharteak beti ekintzarako prest dauden helmuga bat dira: prestatu zaitez Mallorcako Serra de Tramuntanaren gailurretara igotzeko, zaldiz ibiltzeko Menorcako ehun urtetik gorako bideetatik, bizikletaz Eivissa eta Formenterako paisaia ederrenak ezagutzeko edo ur-kirolak praktikatzeko. Beste hainbat proposamen ere goza ditzakezue: enogastronomia, historia eta ondarea, aisialdia eta kultura... Partekatu guztiak!

Bikotearekin bidaiatuz, xehetasun bakoitzak balio du. Horregatik irlak opor erromantiko batzuentzako inguru ezin hobea dira. Zure bikotea harritu dezakezu hainbat planekin, hala nola kala goxo batean bainu batekin, asteburu batekin landa-turismo batean, spa lasai batekin, kontzertuekin eta ikuskizunekin edo edozein gustu asebetetzeko jatetxeekin. Balearrek jartzen dute xarma. Eta zuk, bikotea. Zerbitzatuta dago idilioa.

Esparru guztietako profesionalak elkartzen dira gure irlan, negozioaren eta aisialdiaren arteko konbinazio ezin hobeak erakarrita. Balear Uharteak hainbat faktorek bihurtzen ditu Mediterraneoko helmuga nagusi eta edozein ekitaldi ospatzeko leku, hona hemen batzuk: instalazioen eskaintza moderno eta oso batek, hala nola biltzar-jauregiak, biltzar-zentroak edo auditorioak, hoteleko azpiegitura paregabeak, langile kualifikatuek, aireko konexio bikainak, eta urte osoako eguraldi atseginak.
primavera

Udaberria

Natura bere gorenean dagoela, Balear Uharteek gonbidatu egiten zaituzte ibilbideak egitera, oinez edo bizikletaz, edo bertako hezeguneak ezagutzera (garai honetan txoriak ikusteko aproposa). Ezagutu bere kultura-ondare ikusgarria, eta Aste Santua bezalako tradizioak, bere debozioekin eta gastronomia tipikoarekin. Eta herri askotako azokak ez dira alde batera utzi behar, batzuk Fira i el firó de Sóller edo Erdi Aroko Eivissa bezain berdingabeak.

 

verano

Udara

Balear Uharteetan zuri itxaroten daude eguzkia eta kala eta hondartza zoragarrienak. Baina hareaz haratago asko dago ezagutzeko, udarak ere kultur-zaporea baitu. Jaialdi handiak leku ezagunetan egiten dira, hala nola Valldemossan, Deiàn, Pollençan, Maón edo Bellver gazteluan. Eta musikari tradizioa gehitzen zaio, hilabete horietan herri askok haien zaindariaren jaiak ospatzen baitituzte. Ezagunenetako bat Sant Joan de Ciutadellakoa da eta ekain bukaeran izaten da.

 

otoño

Udazkena

Balear Uharteetara udazkenean bidaiatuz gero, dena ez dela hondartza ikusiko duzu. Mendizale eta txirrindularientzako urrezko garaia da, baina baita garai aproposa ere bertako paisaia naturalak zaldiz ezagutzeko, edo abentura-kirolak egiteko. Eguzki atsegineko egunek ere gonbidatzen zaituzte kaleetan zehar ibili eta hiriguneetako ondarea mirestera. Bisita kulturalak, enogastronomia, ikuskizunak... Hori guztia azoka handien denboraldia dela ahaztu gabe, barrualdeko herriak ezagutzeko aitzakia ezin hobea, zeinak bisitariei haien produktu onenak erakusten ahalegintzen diren.

 

invierno

Negua

Balear Uharteetako neguek hamaika esperientzia kultural eskaintzen dituzte: museoak, ondarea, ikuskizunak... Baina naturaz eta paisaiez gozatzeko garaia ere bada, adibidez, Eivissako Valle de Coronako almendrondo loratuez edo Mallorcaren barnealdeaz. Neguan are xarma handiagoa erakusten duten herriak ere badaude: Valldemossa, Deià, Sóller... Eta noski, gastronomiak eta tradizioek hartzen dute protagonismoa, hala nola Eguberriek (Mallorcako Sibillaren antzinako abestiarekin) edo Sant Antoniko jai herrikoiek.

GASTEIZEK KONEKTATZEN ZAITU

MALLORCA zure eskura

Ez utzi ihes egiten leku liluragarri bat ezagutzeko aukera zoragarri honi, erreserbatu zure hegaldia orain

AIRERATUKO GARA?

Beste helmuga batzuk, aukeratu zurea

MILAN Bergamo

Milanek zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

SEVILLA

Sevillak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALAGA

Malagak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALLORCA

MALLORCAK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

ALACANT

ALACANTEK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

NOLA IRITSI

EUSKADIKO BIDAIA-AGENTZIAK

Hemen zerrenda bat aurkituko duzu, Euskadiko bidaia-agentziei buruzko informazio guztiarekin.

Helbidea

N-624 Autobidea
01196 Vitoria-Gasteiz
Espainia


Kontaktua

hola@via.aero

Zure eskura jartzen dugu harremanetarako formulario bat..

Estekak

Facebook VIA
Gasteizko aireportua
RYANAIR


Feedback

Edozein proposamen, ideia, iritzi... Zure ekarpen guztiak ongietorriak dira. Eskerrik asko.