easy site maker

Malagak 3.000 urte baino gehiagoko historia du eta nazioartean proiekzio gehien duen helmuga kulturaletako bat da.

Picasso bezalako artisten jaioterria da, eta bere indar guztiari balioa eman ahal izan dio, zentzu guztiekin esperientzia eta bizipen ahaztezinak emateko.

Feniziarrek, erromatarrek eta arabiarrek utzi diguten ondare monumentala begiratuz eta miretsiz. Egunero haien ateak irekitzen dituzten hainbat museotan ikusgai jartzen den artearen edertasunaz gozatuz. Gure lurraldeko eta mundu guztiko produktu onenak eskaintzen dituzten tabernetan eta jatetxeetan gure gastronomia bikaina eta anitza dastatuz, eta aldi berean gure kale komertzialetan erosketak egiteko aukera aprobetxatu ezazu. Haize leuna eta eguzkia sentitzea, baita gure hiria lurrintzen duten itsasoaren eta jasminaren usaina ere.
Mundu guztiko bidaiariak maitemintzen dituzte malagarrek, haien bizimoduagatik, kaleetako giroagatik, eta hiria bisitariei erakusteko izaera abegikorragatik.

Kultura, gastronomia, parkeak, naturaguneak, hondartzak, dendak, festak…

Malaga apartekoa da.
Mobirise

Malaga kultura da

Malagak gure hirian kultura biziberritzearen aldeko apustu irmoa egiten du, gure ondare artistiko eta historikori balioa emanez eta kultura herritarrei hurbiltzeko espazio berriak sortuz.

Egitasmoa 2003an hasi zen, Malagoko Picasso Museoa eta Arte Garaikideko Zentroa zabaltzean, azken hori handizkakoen merkatu zaharrean kokatua. Gaur Malaga «museoen hiria» da, 39 museo ditu irekita, eta barnean hartzen ditu, besteak beste, Parisko Centre Pompidou, San Petersburgoko Museo Errusiarra eta Carmen Thyssenen bilduma pribatua.
Mobirise

Bizirik dagoen natura

Malagak beste turismo mota bat egiteko aukera eskaintzen duen ondare naturala du. Aparteko ingurumen-aberastasuna duten lekuak, hala nola «Montes de Málaga» Parke Naturala, Guadalhorce Bokaleko Inguru Naturala, Malagako «La Concepción» Lorategi Botaniko-Historikoa edo Malagako Parkea.

Leku horietan prestakuntza-jarduerak eta naturaren interpretazio-jarduerak egiten dira, edo kirol-praktikak beste jarduera ludikoago batzuekin konbinatu daitezke, turismo aktiboko enpresek egiten duten jardueren eskaintza zabalaren bidez.
Mobirise

Malagako hondartzak

Malagako hondartzek hiri handi batean kokatzearen abantaila dute, horrek dakartzan zerbitzu eta xarma guztiekin. Guztira, hiriko hondartzek 14 kilometro hartzen dituzte, haien artean ezin hobe daude komunikatuta eta mota guztietako kalitatezko zerbitzuak dituzte.

Gainera, zailtasunik gabe hondartzako taberna eta jatetxe ugari aurki ditzakezu mugatzen dituzten itsas-pasealekuetan zehar: Malagako sukaldaritza tradizional onaren benetako santutegiak, non erregeak «arrain frijitua» eta burruntziko sardinak diren.

GASTEIZEK KONEKTATZEN ZAITU

MALAGA zure eskura

Ez utzi ihes egiten leku liluragarri bat ezagutzeko aukera zoragarri honi, erreserbatu zure hegaldia orain

AIRERATUKO GARA?

Beste helmuga batzuk, aukeratu zurea

MILAN Bergamo

Milanek zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

SEVILLA

Sevillak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALAGA

Malagak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALLORCA

MALLORCAK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

ALACANT

ALACANTEK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

NOLA IRITSI

EUSKADIKO BIDAIA-AGENTZIAK

Hemen zerrenda bat aurkituko duzu, Euskadiko bidaia-agentziei buruzko informazio guztiarekin.

Helbidea

N-624 Autobidea
01196 Vitoria-Gasteiz
Espainia


Kontaktua

hola@via.aero

Zure eskura jartzen dugu harremanetarako formulario bat..

Estekak

Facebook VIA
Gasteizko aireportua
RYANAIR



Feedback

Edozein proposamen, ideia, iritzi... Zure ekarpen guztiak ongietorriak dira. Eskerrik asko.