how to make a site for free

Bérgamo bi hirik osatzen dute: behealdeak eta goialdeak, zati modernoak eta zaharrak.

Hirigune historikoa Veneziako harresien barruan hedatzen da, zeinak 2017ko uztailean UNESCOren Ondare izendatuak izan ziren, Veneziako Errepublikako gotorlekuen parte baitira. Harresi-barruti boteretsuak 5 km baino gehiagoko luzera du, eta 1588tik Goialdeko Bergamoko etxebizitzak eta monumentuak babesten ditu, horietako asko Erdi Arokoak direlarik.

Hiriaren goialdearen bihotzean, Piazza Vecchia irekitzen da, hirigune historikoaren ardatza irudikatzen duen plaza: bertan, Le Corbusier arkitektoak hau esan zuen: «ezin da harri bat bera ere ukitu, krimen bat izango litzateke».

Plazan Contarini iturria eta jauregi zaharrak nabarmentzen dira: Palazzo della Ragione, Campanone izeneko kanpandorrearekin. Izugarrizko ikuspegia dago bertatik. Kontrako aldean, gaur egun Angelo Mai Liburutegia hartzen duen Palazzo Nuovo dago, bere funts baliotsuekin.

Palazzo della Ragioneren atzean Piazza Duomo dago, bizilagunek gehien maite duten elizarekin: Basilica di Santa Maria Maggiore estilo erromaniko-lonbardiarreko harribitxi bat da, eta haren barnealde barrokoan Lorenzo Lottoren titakadura baliotsuak nabarmentzen dira.

Harresiaren barruan hirira iristeko garraiobide benetan berezi bat dago: funikularra. Kable baten bidez ibiltzen den kabina batek Behealdeko Bergamoren erdigunea hiriaren goialdean dagoen Piazza del Mercato del Fienorekin lotzen du, harresiz inguratutako esparrua zeharkatuz. 1887an eraikitako funikularrak gehienez % 52ko malda aurrezten du.

Oraindik eta gorago iristen den bigarren funikular bat dago: harresiko lau ateetako bat, Porta Sant’Alessandro, lotu egiten du hiriko muino altuenarekin, San Vigiliorekin. Bertan, espezialitate tipikoak dastatzeko eta bista zoragarriez gozatzeko aukera ematen duten jatetxe eta lokalez gain, punturik garaienera igo daiteke, San Vigilio gaztelura, hirirako sarbide guztiak kontrolatzeko aukera ematen zuen gotorleku ikaragarrira.

Hiriaren goialdetik jaitsi edo igotzeko eskailera zaharrak ere erabiltzen dira: harriz eta errekarriz eginak daude eta soilik oinezkoentzako dira, beraz, lasai ibiltzeko eta txoko ezin hobeak ezagutzeko apartak dira.

Zati modernoenera, hau da, Bérgamo Baja jaistean, Viale Vittorio Emanuele gurutzatu daiteke, zuhaitzez betetako hirigune dotorea, eta Porta Nuovara eramaten gaitu, hiriaren erdigunera: hemen Piacentini arkitektoak XX. mendearen hasieran diseinatutako erakin izugarriak daude, baita Teatro Donizetti, toki enogastronomikoak, goi-mailako joskintzako enpresen dendak eta artisautza tailerrak ere.

Accademia Carrara ere bisitatu behar da, bildumagile pribatuen ondarez osatutako pinakoteka italiar nagusietako bat: duela berrehun urte baino gehiagotik artelan baliotsuak jasotzen ditu, eta gaur egun 1.800 dira bertan dauden lanak. Bisitaria liluratu egiten du koadroen edertasunak eta honako hauen lanak nabarmentzen dira: Moroni, Pisanello, Lotto, Botticelli, Tiziano, Palma il Vecchio, Canaletto, Hayez, Piccio, Baschenis.

Mobirise
Bergamo interes kultural handiko hiri bat da eta urtero ekitaldien egutegia oso zabala da. Donizetti Opera eta Donizetti Night hiri honetan jaiotako Donizetti konpositore handiari eskainiak dira. Maestri del Paesaggioren harira, «paisaien maisuek» hirigune historikoa aldatu egiten dute haien diseinu berdeekin, eta Bergamo Scienza zientziari eskainitako nazioarteko jaialdia da, 2003tik zientzialari eta Nobel saridunei harrera egiten diena. Bergamo Film Meeting edo Bergamo Jazz Festivalek, berriz, udaberria alaitzen dute, urtaro bakoitzean ekitaldi handiak ospatzen baitira
Mobirise
Mantova
Hiriaren erdigunetik soilik 5 km-ra Orio al Serio nazioarteko aireportua dago, bidaiarien zirkulazioa banatzeko Italiako hirugarren zentroa bihurtu dena, eta Bergamo 120 helmuga baina gehiagorekin lotzen du.

Bergamoko lurraldea aukeren mikrokosmos bat da: hiriaz gain, lakuak, ibaiak, mendiak eta haranak daude aurkitu eta bizitzeko.

Iseo lakua mendiz inguratutako harribitxi bat da eta hiritik 30 km-ra dago. Berdetasun oparoz inguratuta dago, eta arte, kultura, janari eta ardoaren artean, ezin hobea da txaluparekin Montisolara arte buelta bat emateko, Europako aintzira-uharte handienera, edo Sarnico eta Lovere ezagutzeko, paseo erromantiko bat egiteko aproposak diren antzinako herriak.

Probintziako beste lakua, Endine lakua, Val Cavallinaren bihotzean dago. Lakuaren ertzean hainbat gotorleku daude: Erdi Aroko gaztelu zoragarritik, Monasterolotik, hasi eta Bianzano gazteluraino, zeinaren historia misteriotsua Tenplarioekin lotuta dagoen.

Mobirise
Como lakua

Valserianan, beheko aldean bidegorri bat hasten da, Serio ibaiaren ertzetik joanez, eta haranaren alderik garaienera iristen da, Valbondionera, Clusonetik igaroz eta bertan duela 5 mendetatik ezin hobeto funtzionatu duen erloju planetario zoragarri bat ikus daiteke. Purito mendia eta Poieto xendazaletasunerako helmugak dira, baita Conca della Presolana ere, zeina Orobieko Alpeetako mendigune garaienaren magalean dagoen.

Prealpeetako gailurretan aterpe ugari daude, eta baso eta harkaitzen arteko ibilbide ikusgarrien bidez ailegatu daiteke horietara. Orobieko Alpeetako ibilbidea gogoratzea merezi du: oinez egin daitekeen ibilbidea da eta aterpeak eta kanpalekuak lotuz Alpeetako tarte honetan ibiltzeko aukera ematen du. Club Alpino Italianok 1950 eta 1975 artean egin zuen eta garrantzi naturalista handiko lana da.

Mobirise
Garda lakua

Imagna haranean, erromaniko-lonbardiarrak bere arrastoa utzi zuen Almenno San Bartolomeo herrian, Rotonda di San Tomé elizan, iragan mitikoko tenpluan, non Tenplarioen kondairak sinesmen paganoekin nahastu ziren. San Tomérekin eraztun bat osatzen duten, Madonna del Castello, San Giorgio eta San Nicola elizak daude (horiek ere erromanikaok).

Bergamo inguruko lautada Erdi Aroko gazteluz josita dago eta batzuek oraindik ere inguruan zuten babes-hobia mantentzen dute: bizikletaz ibiltzeko apartekoak dira.

Mobirise
Bergamoko ikuspegia

Kontuan izan behar da Unescok Italian dituen 53 ondareen artean, 11 Lombardian (Bergamoko eskualdean) daudela eta 2 probintzia honetako lurraldean: batetik, Veneziako harresiak, 2017an Gizateriaren ondare izendatuak, Veneziako Errepublikako gotorlekuen zati gisa, eta bestetik, Crespi d'Adda herria, oso-osorik gorde den XIX. mendeko langileen herri baten aparteko adibidea: arkeologia industrialaren adibide bat da hau (Crespi familiaren fabrika handi bat), bertan bizi ziren langileak eta behar zituzten zerbitzu guztiak eskura zituzten, hala nola eskola, antzokia, eliza, ospitalea, dendak eta komun publikoak.

Crespitik gertu, Adda ibaiaren parke naturalean, Alberoneko oasia dago: eremu babestu bat, non habiak egiten dituzten hegazti espezie desberdinak ikus daitezkeen eta Leonardo da Vincik diseinatutako transbordadorean bidaiatzeko aukera dago.

Mobirise
Vall di Mello

Bergamo bere tradizio gastronomiko ospetsuaz harro egon daiteke eta «gazten hiriburua» bezala ezaguna da, Jatorri Deitura Babestua duten 9 gazta baititu.

Pasta beteari dagokionez, casoncelliak eta scarpinoccak dastatzea beharrezkoa da: lehenengoak haragiz betek, eta bigarrenak, berriz, gaztaz. Paregabeak dira Grana Padano gaztarekin, gurinarekin eta salbiarekin ondu ondoren.

Bergamoko plater entzutetsua morokila da; ezer gabe edo ongarriekin izan, ezinbestekoa da igandeetako familiako bazkarietan, honako hauekin lagundua: haragi-jakiak, asto-haragi erregosia edo untxia ardo beltzean. Bertsio gozoa ere badago: txokolate mingotsez estalitako mazapana.

Bergamon ura ere ezaguna da: San Pellegrino iturriak mundu guztian ezaguna den ura isurtzen du. Eta ardoa? Scanzorosciaten Italiako Jatorri Deitura Kontrolatu eta Bermatu (DOCG) txikiena dago: Moscato di Scanzo postreentzako ardo ezin hobea da.

GASTEIZEK KONEKTATZEN ZAITU

BERGAMO zure eskura

Ez utzi ihes egiten leku liluragarri bat ezagutzeko aukera zoragarri honi, erreserbatu zure hegaldia orain.

AIRERATUKO GARA?

Beste helmuga batzuk, aukeratu zurea

MILAN Bergamo

Milanek zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

SEVILLA

Sevillak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALAGA

Malagak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALLORCA

MALLORCAK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

ALACANT

ALACANTEK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

NOLA IRITSI

EUSKADIKO BIDAIA-AGENTZIAK

Hemen zerrenda bat aurkituko duzu, Euskadiko bidaia-agentziei buruzko informazio guztiarekin.

Helbidea

N-624 Autobidea
01196 Vitoria-Gasteiz
Espainia


Kontaktua

hola@via.aero

Zure eskura jartzen dugu harremanetarako formulario bat..

Estekak

Facebook VIA
Gasteizko aireportua
RYANAIR


Feedback

Edozein proposamen, ideia, iritzi... Zure ekarpen guztiak ongietorriak dira. Eskerrik asko.