Alacant, koloreen eta zaporeen hiria
Alacant Mediterraneoko kostaldean dago kokatua eta Costa Blancako hiriburua da. Bertan zeruak,
itsasoak eta mendiak bat egiten dute, argiz eta kolorez beteriko paisaia osatuz, eta hori
hainbat elementutan islatzen da, zeinak bere xarma turistiko aipagarrienetako bat, hau da, bere
gastronomia ospetsua osatzen duten.
Erabilitako lehengaien kalitateak eta hiriko chef eta sukaldari adituek erreferente gastronomiko
nazional eta internazional bihurtzen dute hiria.
«Alacant, arrozaren hiria» plater ezagunena irudikatzen duen marka da. Arroza errezeta aniztasun
handi baten protagonista da eta prestatzeko dieta mediterraneoaren osagai ugari erabiltzen dira.
Gosegarriak dira gosea pizteko modurik onena, eta horretarako, ez dago inguru honetan tipikoak
diren tapa eta ogitarteko tradizionalak baino hoberik, zeinak berdurekin nahasten dituzten
haragiak eta gatzetan ipinitako arrainak (atuna, arrabak, mendrezka, tonyina de sorra,
sardinzarrak...) .
Nabarmentzekoak dira, halaber, Mediterraneo itsasotik lortzen diren arrainak eta itsaskiak.
Eta postrerako ere bertako produktuak: anis-opilak, coca boba, datilak eta fruitu lehorrak, eta,
ahaztu gabe, izozki famatuak eta Xixonako turroiak, edo ondoko La Vila Joiosa herriko txokolate
goxoa.
Ardoa da Alacanteko mahaietan falta ez den beste elementuetako bat, eta nabarmentzen dira,
besteak beste, geruza bikoitzeko eta kolore biziko ardo beltzak, baita ardo gazte gorriak eta
zuriak ere, monastrell, vermeta edo garnatxa mahatsekin eginak, eta Fondillón, mundu osoan
ezaguna den Alacanteko ardo zaharra.