how to make a site for free

Vitoria-Gasteiz eta Euskal Herria ezagutzera gonbidatzen zaitugu; bere hiriak, bere gastronomia eta ardo ezagunak, eta bere paisaia ikusgarri eta anitzak

Bidaiatzeko modu oso praktiko bat Gasteizko Nazioarteko Aireportuaren bidezkoa da. Aireportu hau oso ondo dago kokatuta eta bertatik, autobide erosoen bidez, Euskal Herriko hiri nagusietara eta inguruko gainerako hiriburuetara joan ahal izango zara.
Gasteizko Aireportua
Gasteizko aireportuak segurtasun-marjina zabalekin jarduteko aukera dauka, baita egoera meteorologiko txarretan ere. Izan ere, oso ikuspen urriko baldintzetan aireratzeko eta lurreratzeko maniobrak errazten dituzten ekipamendu elektronikoak ditu, eta turbulentzia gogaikarriak ekiditen dituen eremu lau zabala.

Gasteizko aireportua Espainiako laugarren aireportua da karga-bolumenari dagokionez, eta Euskal Herria munduarekin lotzen duen Gasteiz inguruan garatutako nodo logistikoaren funtsezko pieza da.
Gasteiz, ezkutatutako harribitxia

Gasteiz, ezkutatutako harribitxia

Vitoria-Gasteiz 255.000 biztanleko hiria da gaur egun, eta tamaina ertaineko hiri europarraren eredu idealera hurbiltzen da.

1181ean sortu zen, mendi-tontorrean zegoen Gasteiz herrixkatik abiatuta; lautadara jaitsi zen mundu mailako irtenbide arkitektoniko eredugarri baten bidez: Arkupea, arkuz eta plazaz betea; zabalgune erromantikoan hazi zen, bere plaza eta parke bikainekin. Ondoren hiri modernoa sortu da, garapen orekatua eta kalitatezko ekipamenduak dituena, biztanleen ongizatearen neurrira.

Gasteizek ibilbide hori bermatzen duten nazioarteko hainbat aintzatespen lortu ditu: «European Green Capital» edo «Global Green City Award» izendapenak. Azken horrek Vitoria-Gasteiz hiri jasangarriaren munduko eredu gisa berresten du. Sari horiek agerian uzten dute Erdi Aroko hiri erromantiko, moderno eta berde bat izatea miresgarri bihurtu duen lan isil eta progresiboa, hainbat hamarkadatan gauzatua. Hiri atsegin eta erosoa da, bertan bizitzeko egina.

Erdi Aroko Gasteiz

Erdi Aroko Gasteiz

Ezin duzu galdu hiriaren bihotza: Erdi Aroko Alde Zaharra. Arku zorrotz formako diseinu berezi batek kaleen bilbadura bat sortzen du, eta kale horiek XIII. mendetik hasi eta hainbat mendetan hiribildu eder eta oparo honen eguneroko erritmoa markatzen zuten gremioen izenak mantentzen dituzte. Santa Maria Katedralak (ezinbesteko bisita), XI. mendeko harresiak, Aihotz plazak, hainbat jauregik eta tenpluk denboran garai urrun eta iradokitzaile batera eraman zaitzakete. Hori kontrastatu egiten den gaur egungo ordu jakin batzuetako giro zalapartatsuarekin, zeinak kaleak hartzen dituen, taberna txikiz, jatetxez eta denda xarmagarriz beteak. Bestalde, Artium Museoak, Erdi Aroko Alde Zaharraren aurrean, artearen bidez abangoardiako mundu batean murgiltzera gonbidatzen zaitu.

Gasteiz erromantikoa

Hiriko zabalgune erromantikoak, eta bere oinezkoentzako kaleek, dendek, plazek eta lorategiek kalez kale ibiltzeko gonbita egiten dute. Biztanleek eta bisitariek gehien egiten duten paseo zoragarriak Donejakue Bidearen zati batekin kointziditzen du, zeinak hiria zeharkatzen duen. Andra Mari Zuriaren Plazatik Armentiako basora arteko ibilbidea ez da ia 30 minutura iristen.

Ibilbide labur horretan hiru parke, hiru museo, Eusko Legebiltzarraren egoitza eta Ajuria Enea Jauregia daude, azken hori Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren egoitza. Merezi du Senda Ibilbidea zeharkatzea, bere XX. mende hasierako etxeekin, baita Armentiako San Prudentzioren basilika ere, XII. mendeko tenplu erromaniko ederra.

Gasteiz berdea

Gasteiz modernoa eta berdea

Hiri modernoaren hazkundea, XX. mendearen erdialdetik, ikusgarria izan da eta modu eredugarrian egin da. Bere hirigintza-plangintzako ereduak gizarte-kohesioko irizpideak eta ingurumenarekiko konpromisoa ditu ezaugarri. Hedapen hori potentzial ekonomikoaren garapenarekin paraleloa izan da, oso industrializatuta dagoen Arabako lurraldearen buru izanik.

Hemen multinazionalen ekoizpen-fabrika garrantzitsuak daude eta Espainiako iparraldeko logistika-nodo handiena dago bertan. Garapen handi horren osagarri da, biodibertsitatea eta espazio babestuak kontserbatzeko ingurumen-kudeaketa egokia.

Biztanle bakoitzeko 42 metro karratu ditu, eta pertsona bakoitzeko berdegune eta lorategi gehien dituen Europako hirietako bat da. Eraztun Berdea periferiako ingurumena berreskuratzeko asmo handiko proiektu bat da, zeina joan den mendeko 90eko hamarkadan hasi zen. Gaur egun, hiri-inguruko sei parke biltzen ditu, jendea bizi den guneari estrategikoki lotuak. Hiria inguratzen duen ingurune berdea aisialdirako erabilerarako aparta da, eta oinez eta bizikletaz egiteko ibilbidea du, 30,8 km-koa.

Arabako gastronomia

Araba, munduko ardo maitatuenen jatorria

Arabako Errioxako ardoak, Errioxa Deitura dutenak, munduko jatetxe onenetan daude.

Arabako Errioxa bisitatzea esperientzia zoragarria da Paisaia elokuentea du, mendilerrotik hedatzen diren mahastien itsaso gorabeheratsu batekin, lur honen kolorearekin mimetizatutako hiribildu txikiz betea, zeinak Erdi Aroko iragana azaleratzen duten. Abangoardiako arkitektura duten upeltegiak bisitatu ahal izango dituzu, baita upeltegi zaharrak ere, non denboraren taupadak entzun daitezkeen.

Ostalaritzako eta zerbitzuetako azpiegitura bikainak prest daude sentsazioen mundu propio baten aurkikuntzan laguntzeko. Euskal Herrira egindako bisitak eskaintzen dizun plazer handienetako bat bertako gastronomia ospetsua da. Euskal Sukaldaritzaren nazioarteko arrakastak bertako produktuen aparteko kalitatean du jatorria. Tradiziozko eta abangoardiako euskal sukaldaritza dastatzeaz gain, pintxoak ere probatu behar dituzu: askotariko mokadu goxoak.

Araba, natura pribilegiatua

Arabako lurraldearen erdia baino gehiago paisaia babestua da eta bere azaleraren % 27 Natura 2000 sarean sartuta dago. Arabak naturaz gozatzeko bost parke natural ditu. Euskal Herrian habitat, animalia-espezie eta landareen aniztasun handiena lurraldea da.

Natura pribilegiatu bat, bere edertasuna erakusten duena, sekulako mendilerro eta mendien bidez edo iturri eta ibaiak dituzten ametsetako basoen bidez.

Arabako haranek kontraste harrigarriak dituzte. Gatz Haranak munduan bakarra den gatzezko paisaia du. Kantauri aldeko Arabako zatiari dagokionez, Aramaioko harana «Suiza txiki» batekin alderatu izan dute, eta Aiarako haranak sekulako paisaiak ditu, hala nola Gorobel, Delikako arroila eta Nerbioi ibaiaren jauzia, azken hori Iberiar Penintsulako ur-jauzirik altuena da.

Gasteizekin batera, Zadorrako urtegiak inguru ezin hobea dira ur-kirolak egiteko, eta ibilbide ederrak dituzte xendazaletasun eta zikloturismorako. Turismo aktiboaren maitaleentzat eta naturaz familiarekin gozatzeko aukera paregabea.

Gasteizko arkitektura

Gasteiz, lurralde historikoa

Bere kokapen estrategikoari esker, erromatar inperioaren garaitik bilakaera historikoaren lekuko eta partaide izan da. Erdi Aroan Arabak paper garrantzitsua izan zuen bere kokapen pribilegiatuagatik, merkataritza-bideen bidegurutzean eta erreinuen arteko mugen lurraldean baitzegoen. Horregatik, probintziako herri askok ondare historiko baliotsua dute, eta defentsarako eraikinak ere erakusten dituzte. Egoera horren ondorioz, Arabak estatutu juridiko pribilegiatu bat eskuratu zuen: foruak. Horri esker, gaur egun arte iraun duen gobernu-autonomia lortu zuen, «Lurralde Historiko» izena emanez.

Gasteizek Euskadiko TOP 10era konektatzen zaitu

 

 

GASTEIZEK KONEKTATZEN ZAITU

Ez utzi ihes egiten leku liluragarri bat ezagutzeko aukera zoragarri honi, erreserbatu zure hegaldia orain

AIRERATUKO GARA?

Beste helmuga batzuk, aukeratu zurea

MILAN Bergamo

Milanek zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

SEVILLA

Sevillak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALAGA

Malagak zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

MALLORCA

MALLORCAK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

Mobirise

ALACANT

ALACANTEK zer eskaintzen dizun jakin nahi duzu?

NOLA IRITSI

EUSKADIKO BIDAIA-AGENTZIAK

Hemen zerrenda bat aurkituko duzu, Euskadiko bidaia-agentziei buruzko informazio guztiarekin.

Helbidea

N-624 Autobidea
01196 Vitoria-Gasteiz
Espainia


Kontaktua

hola@via.aero

Zure eskura jartzen dugu harremanetarako formulario bat..

Estekak

Facebook VIA
Gasteizko aireportua
RYANAIR


Feedback

Edozein proposamen, ideia, iritzi... Zure ekarpen guztiak ongietorriak dira. Eskerrik asko.